Elhuyar zientziaren komunikazioa

Mikroskopia-teknika berria, garuneko eremu bateko zelula guztiak ikusteko

2018/02/27 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

garuneko-eremu-bateko-zelula-guztiak-ikusteko-auke
SUSHI teknika berria erabiliz egindako argazkia. Horiz, etiketatutako neuronaren irudia, markatu gabeko neuronez inguratua (zuriz). Orain arte, ezin ziren ikusi zuriz agertzen diren neuronak, ez eta haien arteko interazioak ere. Arg. Jan Tønnesen & Valentin Nägerl

Cell zientzia-aldizkariak mikroskopia-teknika berri baten albistea eman du, lehenengo aldiz garuneko eremu bateko zelula guztiak ikusteko aukera ematen duena. EHUk eta Achucarro neurozientzien ikerketarako euskal zentroak Bordeleko Unibertsitatearekin elkarlanean egindako ikerketa baten emaitza da.

Garuneko ehun biziak ikertzeko garaian, orain arteko mikroskopia-metodoek bakarrik aurrez markatutako zelulak ikusteko aukera ematen zuten. Muga teknikoen ondorioz, ezin ziren garuneko eremu jakin bateko zelula guztiak etiketatu, eta horrek asko baldintzatzen zuen garunaren ikuspegia: ezin zen ikusi nola antolatzen diren eta nola jokatzen duten garuneko zelulek. Espazio asko txuriz azaltzen ziren mikroskopiako irudietan.

Orain, SUSHI mikroskopia-teknika berriaz (ingelesezko “Super-resolution Shadow Imaging”-ren akronimoa), zientzialariek erraz etiketatu dezakete garuneko zelulak inguratzen dituen espazioa, likidoz betea, eta ez dute banan-banan zelula guztiak markatzen aritu beharrik. Hala, mikroskopioan jarritako garun-eremuko zelula guztiak eta haien arteko interakzioak ikusi ahal izango dira. Bereziki interesgarria da hori, garuneko gune estrazelularrak egitura bereziki konplexua baitu, eta bere funtzioa fisiologikoki garrantzitsua den arren, bere egitura eta dinamika aztertzea oso zaila izan baita orain arte.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia