}

Galdera-labirintoa

1990/12/01 Arrojeria, Eustakio - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa | Lizaso, Pili - Informatika SailaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Urteroko ohiturari jarraituz, opor-garaian joko-moduko programa bat prestatu dugu. Duela zenbait ale, 5. alean hain zuzen ere, LABIRINTOA izeneko programa argitaratu genuen.

Programa hartan xaguak helburu konkretu batera iristeko modua aurkitu behar zuen, bidean zituen oztopoak saihestuz.

Oraingo honetan ordea, zuk zeuk egin beharko duzu bidea, labirintoko behekaldeko eskuineko ertzeko koadrotik hasi eta fitxa koadroz koadro higituz harik eta goikaldeko ezkerreko lehen koadrora iritsi arte.

Kasu honetan ez duzu oztoporik izango, hau da, fitxa edozein amaia koadrotan kokatu ahal izango duzu. Hori bai, bertan geratu ahal izateko, koadroak duen koloreari dagokion gaiari buruz galdera bati erantzun beharko diozu. Jakina, galderari zuzen erantzuten ez badiozu, berriro ere aurreko lekura itzuliko zara.

Aukeratu diren gaiak hauek dira: Geografia, Kirola eta Kultura. Gai bakoitzari kolore bat dagokio eta " taulako koadro bakoitzak hauetako kolore bat izango du. Beraz, nahiz eta oztopo fisikorik ez izan, gai bat ongi ez menperatzea arazo izan daiteke aurrera jotzeko unean.

Bestalde, taulan koloreak aleatorioki banatzen direnez, ezinezkoa izango zaizu gai bat erabat ebitatzea. Ea bada zeure pausoak nondik nora zuzentzen dituzun. hasiera

PROGRAMAREN AZALPENA

  • 10-130: Labirintoa osatzen da.
    Labirintoa hiru koloretako koadroz osaturik dago. Koadro bakoitzari kolore bat asignatzen zaio aleatorioki eta kolore bakoitzari gai bat dagokio.
  • 140-240: Fitxa higitzeko erabil daitezkeen teklei eta landuko diren gaiei buruzko azalpena pantailan egongo da ikusgai.
  • 250-1020: Programaren ziklo nagusia.
    Fitxa (8,8) koadroan egongo da hasieran eta (1,1) koadrora iristea lortutakoan amaituko da programa.
  • 260-530: Higidura-teklen kontrola. Sakatu den teklaren arabera kalkulatuko da fitxaren posizio berria.
  • 540-560: Fitxa aukeratutako posizio berrira higitzen da.
  • 570-660: Uneko koadroaren koloreak adieraziko du galdera zein datu-fitxategitik hartu behar den. Fitxategi bakoitzean dauden 25 galderetatik bat aukeratuko da aleatorioki.
  • 670-770: Galderaren aurkezpena.
  • 780-880: Erantzunaren aukeraketaren kontrola.
    Galderak test modukoak dira. Hiru erantzun posible daude eta hauek ~ teklaren bidez eta ziklikoki aukera daitezke.
  • 890-lOlO: Erantzunaren egiaztapena.
    Erantzuna zuzena izan bada, fitxa dagoen lekuan geratuko da. Zuzena izan ez bada berriz, lehenago zegoen lekura itzuliko da.

OHARRAK:

  1. Orain arteko programetan datuak programan
    bertan, DATA sententzietan, txertatzen genituen. Oraingoan
    ordea, datuek bolumen handiagoa hartzen dute eta bestalde interesgarria gertatu ohi
    da programa eta datuak fitxategi desberdinetan edukitzea.

    Datu-fitxategi hauek programa idazten den editore berberarekin sor daitezke. Bi gauza dira kontutan eduki beharrekoak:

    a) Datu-fitxategi hauei ematen zaizkien izenek programan 590-600-610 lerroetan agertzen direnekin bat etorri behar dute.
    b) Datu-fitxategiek duten galdera-kopurua 620 lerroan adierazten dena izan behar du. Beraz, galdera-kopurua 25ekoa ez bada, programan datu hori aldatu egin beharko da.
  2. Datu-fitxategi hauek sekuentzialak dira, hots, datu konkretu bat irakurri ahal izateko aurreko guztiak pasatu behar dira.
  3. DATA sententzietako datuak irakurtzeko READ erabiltzen den bezala, fitxategi sekuentzial batetik irakurketak egiteko INPUT da erabili behar dena.

Hauek dira programa honetan erabili ditugun sententzia berriak:

  • OPEN "fitxategiaren izena" FOR INPUT AS #z Sententzia honen bidez fitxategia irakurketarako irekitzen da eta bide batez z zenbakia asignatzen zaio identifikazio moduan; aldi berean irekita fitxategi bat baino gehiago egon bait daitezke.
  • INPUT #z,<ald>,[<ald>]... Sententzia honen bidez z zenbakia duen fitxategitik
    irakurtzen dira datuak eta adierazitako aldagaiei asignatu.
  • CLOSE #z Sententzia honen bidez z zenbakia duen fitxategia itxi egiten da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia