}

Galaxia gazte eta distiratsua

1998/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Sortzen ari den galaxia honen irudia, espazioko Hubble teleskopioaren eta Hawaii-ko Keck-ekoaren (10 metro diametroko ispilua du) datuak konbinatuta lortu da.

Orain arte Unibertsoan hain urruti ez da inoiz horrelako galaxiarik detektatu. Unibertsoak hamalau mila milioi urte dituela onartzen da eta nazioarteko astronomo gazteen taldeak detektatu berri duen galaxia hamahiru mila milioi argi-urtera dago. Beraz, galaxia Unibertsoaren historiako hasiera samarrean sortua da. Garai hartakoak batez ere kuasarrak detektatu izan dira orain arte eta gurea bezalako galaxietan azkena aurkitutako hau da oraingoz lehenbizi sortu zena.

Ateratako irudiak oso gas beroko multzoa erakusten du eta tartean sortzen ari diren izarrei dagozkien gune distiratsuak daude. Haize handiak daude eta sortzen ari diren izar-multzoan elkarrekin talka egiten dute. Sortzen ari diren izarren garrak direla eta, galaxia hau oso distiratsua da; gure Esne Bidea baino hamar aldiz distiratsuagoa, hain zuzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia