GAIKER, birziklatzea xede

GAIKER, birziklatzea xede


GAIKER zentro teknologikoa Europako Ingurugiro Agentziak sortutako AWARENET sare birtualaren buru izango da Espainiako Estatuan. Zentro teknologiko honek eskarmentu handia du nekazaritzako elikagaien industriak sortzen dituen hondakinak birziklatzeko eta berriz erabiltzeko proiektuetan.

Haragi, arrain eta esnearekin lan egiten duten industriek substantzia organikoetan aberats diren hondakinak sortzen dituzte eta horiek ongi kudeatzea oso beharrezkoa da ibaiak garbi mantentzeko. Horregatik, Europako Ingurugiro Agentziak AWARENET sare birtuala sortu du, Nekazaritzako elikagaien sektorean lanean dabiltzan enpresa, ikerketa-zentro eta bestelakoen arteko harreman eta elkarlanak errazteko.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena