}

Frutak ez dira ustelduko

2001/08/29 Elhuyar Zientzia


Aspertu zara astelehenenean aste osorako erosketa egin eta ostiralean piku ustelak jateaz. Aspertu hozkailuko atea ireki eta gaixo-itxurako tomateak aurkitzeaz. Bada, lasai. Japoniako Plusto enpresak zure bizitza-kalitatea hobetu nahi izan du, eta, horretarako, frutak eta barazkiak usteltzea eragozten duen aparra asmatu du.

Ezaguna denez, frutek eta barazkiek, heltzen ari direnean, etilenoa ekoizten dute. Etilenoa zapore goxoa duen gasa da, eta fruten eta barazkien hazkuntza-prozesua erregulatzen du. Baina aireko oxigenoarekin oxidatu egiten da eta, ondorioz, frutak usteldu egiten dira.

Oxidazioa eragozteko, Plusto enpresako ikertzaileek banbu landaretik ateratako hainbat entzimekin egindako apar moduko bat prestatu dute. Entzima horiek etilenoa absorbitu eta suntsitzen dute, eta, hartara, frutak eta barazkiak ez dira usteltzen. Aparra poltsetan salduko da, eta hozkailuaren erdi-erdian jarri besterik ez da egin behar. Enpresako arduradunen aurrikuspenen arabera, hurrengo bost urteetan milioi bat apar-poltsa salduko dituzte. Zenbatgarrena izango da zurea?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia