}

Fobos galdurik

1989/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den hilaren bukaeran, sobietarrek Martitz esploratzera bidalitako Fobos zunda espazialarekin kontaktua galdu egin zuten planeta gorria orbitatzen ari zenean.

Tamalgarria izan da galera, Fobosek bere lanik garrantzitsuena artean betetzeke zuelako. Dena den, bidalitako datuak oso interesgarriak izan dira. Ez da oraindik kontaktua galtzearen arrazoi zehatza ezagutzen eta zenbait hipotesi desberdin planteatu da.

Fobos zunda galtzeak sobietarrek Martitzen esploraziorako dituzten planak zenbateraino baldintzatuko dituen ez dakigu oraindik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia