}

Fisikari baten oroimenez

1993/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zeelanda Berrian jaio zen Lurrean izan den fisikari atomikorik ospetsuena, hau da, Ernest Rutherford. Bere ohorez, banku-bileteetan, lehen aldiz, bere argazkia ipini da Erreginarenaren ordez.

1908. urtean, 37 urte zituelarik Nobel saria irabazi zuen ondoko hiru iharduera hauengatik: elementuen desintegrazio erradioaktiboari buruzko teoria garatzeagatik, alfa partikulen izaera determinatzeagatik eta nukleo atomikoaren barnea ikertzeagatik.

100 dolarreko bilete berrian Rutherford-en argazkiarekin batera, nukleoaren desintegrazioaren ondoriozko produktu desberdinak adierazten dituen grafikoa azaltzen da.

Alfa partikulen portaera aztertuz, 1911. urtean Rutherford-ek hain ospetsu den planeta-eredua proposatu zuen. Eredu honen arabera atomoaren masarik gehiena erdian dagoen nukleo txiki batean metaturik zegoela adierazten zen.

1919. urtean James Chadwick-ekin batera, Cambridge-ko Cavendish laborategian oxigeno-atomoak nitrogeno bihurtzea lortu zuen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia