Eugene Chulkov fisikariak jasoko du Euskadi Ikerkuntza saria

2019/04/05 Elhuyar Iturria: Elhuyar aldizkaria

Materia kondentsatuaren fisika teorikoan nazioartean erreferente bilakatu den ikertaldea sortu eta zuzentzea aitortu nahi izan diote Eugene Chulkov ikertzaileari. Arg. DIPC

Eugene Chulkov fisikari errusiarrak jasoko du 2018ko Euskadi Ikerkuntza saria, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez. EHUko Materialen Fisika Saileko katedraduna da Chulkov 2003tik, eta Materials Physics Center-eko eta Donostia International Physics Center-eko (DIPC) ikertzailea. Epai-mahaiak adierazi duenez, ekarpen esanguratsuak egin ditu materia kondentsatuaren fisikaren eremuan, bereziki egoera solidoaren fisikan eta gainazalen fisikan.

Ekarpen zientifikoez gain, zientzia egiteko duen modua ere nabarmendu du epaimahaiak: eskola sortzea. Bere inguruan ikertzaileen nukleo esanguratsua eratzeko eta biltzeko gai izan dela azpimarratu dute, mundu osoko puntako berrogeita hamar ikertzaile baino gehiago. Hala, Euskal Herrira iritsi zenetik, DIPC abiarazten lagundu eta gerora bikaintasuneko talentuaren erakarpen-polo bilakatu izana aitortu nahi izan diote.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia