Etorkizunean, garia
1996/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Nekazari Ikerketarako Nazioarteko Aholkularitza Taldeak emandako datuen arabera, etorkizuneko “urrea” garia izango da.
Nekazari Ikerketarako Nazioarteko Aholkularitza Taldeak emandako datuen arabera, etorkizuneko “urrea” garia izango da. Garapen bidean dauden herrialdeetan horretaz oharturik, gaitzen eta bizkarroien erasoei aurre egiten dien landarea produkzitzeari ekin diote: garia landatzeari, hain zuzen.
Eta jadanik ikus daitezke horren emaitzak: 1994.ean 217 tona bildu zituzten Asian, guztira Kanadak, Mexikok, Europak eta EEBBek epe berean bildu zutena baino zortzi mila tona gehiago. Merkea da, azkar hazten da eta ez dio produkzioari kostu gehigarri handiegirik eransten. Horratx gariaren dohaiak.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia