}

Eta diamantea grafito bihurtu zen?

2000/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Grafitoa diamante bihurtzea aspaldiko asmoa da eta egin, egiten da, nahiz eta dituen kostuen ondorioz errentagarria izan ez. Horretarako grafitoa oso presio handietara bortxatzea besterik ez dago. Eta alderantzizkoa, hau da, diamantea grafito bihurtzea, egin al daiteke?

Orain arte horrelakorik ez zen lortu, baina Illinois-ko Unibertsitateko ikertzaile alemaniarrek prozesua gauzatu berri dutela argitaratu du. Diamante artifiziala presio atmosferikoa baino milioika aldiz handiagoa den presiopean jarriz, harribitxiaren azaleraren zati xehe bat suntsitzea lortu zuen eta, zorionez, konpresio-puntuaren inguruan grafitoa aurkitu zuen. Baina zertarako diamantea grafito bihurtu? Zentzugabea dirudien prozesua, ordea, diamanteak lantzeko oso baliagarria izan liteke.

Egun, diamanteak lantzeko modu bakarra beste diamante bat edo laserra erabiltzea da, baina teknika berri hori eraginkorra suertatuz gero, diamantearen ertzak grafito bihurtuta lantzeko prozesua asko erraz liteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia