Eskola-faktoreak STEMekiko interesean
2021/02/11 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Faktore indibidualek ez ezik, eskola-faktoreek ere eragiten dute nesken STEMekiko interesean. Genero-joerak eta estereotipoak alde batera utzi behar dira eta, hasteko, eskolaren genero-dinamiketan jarri behar da arreta. Baita eskola materialetan ere. Horrez gain, irakasleei erreparatuz, emakumezko irakasleek neskengan eragin positiboa eragingo dute. Honela, esaterako, gomendagarria izango da teknologia ikasgaian irakasle emakumea izatea. Euren jarrerek ere eragin zuzena izango dute. Bestalde, estereotipo-faltsuak eta rol-ereduak hautsi beharko dira, zientzialari erreferente emakumezkoak ere mahai gainean jarriz.
Edukietan sakontzeko sakatu hemen.
eu es fr en ca gl