Errusiak baiezkoa Kyotoko protokoloari

Azkenean Errusiak berretsi egin du Kyotoko protokoloa eta martxan jartzeko moduan izango dira.

Errusiak baiezkoa Kyotoko protokoloari


Azkenean Errusiak berretsi egin du Kyotoko protokoloa. Ondorioz, protokoloa betearazteko neurriak martxan jartzeko moduan izango dira. Izan ere, horretarako beharrezkoa da 1990ean negutegi-efektua eragiten zuten isuri globalen % 55en eragileak ordezkatuta egotea.

Orain arte sinatu zutenen artean % 44,2ra iristen ziren, baina, Errusiak 1990ean guztiaren % 17 isuri zuenez gero, neurriak hartzeko behar zen gutxienekora helduko dira orain. Neurri horiei esker, 2012rako 1990ean baino % 5 gutxiago isurtzea lortu nahi da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena