}

Erresonantzia magnetikoa klaustrofobiarik gabe

2004/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Erresonantzia magnetikoak egiteko eskanerrei beldurra dietenentzako irtenbidea izan daiteke fisikari batzuek sortu duten tresna berria.

Barruan ibili ere egin daiteke, eta irudiak gaixoa zutik ala jesarrita dagoela har daitezke. Tresna arruntek baino eremu magnetiko txikiagoak sortzen ditu, eta biriketako gaitzak dituzten gaixoentzako diseinatu dute.

Eskaner arrunt bat egiteko hogeita hamar segundo behar dira, eta gaixoak helioa arnastu behar du tutu batetik. Ikertzaileek ikusi zuten gas hiperpolarizatu bat arnastuz gero, tresna arrunten eremu magnetiko handiak ez zirela beharrezkoak, eta geometria irekiagoa erabil zitekeela.

Orain, eremu magnetiko homogeneoagoak dituen sistema bat eraikitzen ari dira, biriken fisiologia ikertzeko eta arnas aparatuko gaitzekin erabiltzeko. Etorkizunean, posible izan liteke eremu txikiko erresonantzia magnetiko bidezko irudiak egiteko tresna eramangarriak sortzea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia