}

Erradiografiak egiteko sistema berria

2002/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Karbonozko nanotutuak erabilita, Ipar Karolinako Unibertsitateko zientzialari-talde batek erradiografiak egitea lortu du. Erabilitako teknika erradiografia arruntetakoaren antzekoa da: energia altuko elektroiek –nanotutuek kasu honetan– metalezko xafla bat kolpatzen dute, atomoak kitzikatzen dituzte eta hortik erradiografiak ateratzen dira.

Teknika garatu duten zientzialarien arabera, sistemaren abantailarik nabarmenena erradiografiak giro-tenperaturan egin ahal izatea da, ohiko erradiografia-makinek behar dituzten 1.500 ºC-ra iritsi beharrik gabe. Horretaz gain, irudien bereizmena eta iraupena handiagoak omen dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia