}

Erradiazioaz arduratzen ez diren bakterioak

1999/12/19 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Deinococcus radiodurans bakterioak ez dio beldurrik erradiazioari. Bakterio hori 1,5 milioiko rad-eko gamma erradiazioko fluxuaren eraginpean jarri —gizakia hiltzeko beharko litzatekeena baino 3.000 aldiz gehiago— eta bizirik irautea lortzen du. Erradiazioaren eraginez bakterioaren genoma ehunka zatitan puskatzen da, baina 24 ordu igaro baino lehen bakterioak bere ADNa berreraikitzen du, eta lasai-lasai jarraitzen du bizitzen.

Bakterio hori beste batzuk bizi ezin izango liratekeen tokietan bizi da, erreaktore nuklearretan edo Antartidako arroketan adibidez. Aurkikuntza egin eta gero, zientzialariak itxaropentsu daude eta espero dute zelulen berregituratzeaz eta minbiziaren ulermenaz zerbait gehiago jakiteko balioko duela.

7k argitaratua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia