}

Energia berriztagarriak noizko?

2001/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Europako Batzordeak argitaratutako liburu berdeari jaramon eginez gero, energia berriztagarrien gorakada ez da hurrengo hamar urteetan geratuko. Europako Batasunean gaur egun kontsumitzen den energiaren % 41petroliotik dator, % 22 gas naturaletik, % 16 erregai fosil solidoetatik, % 15 energia nuklearretik eta % 6 energia berriztagarrietatik. 10 urte barru azken horren portzentajea % 7ra besterik ez omen da iritsiko, eta ez liburu zuriak adierazi bezala % 12ra.

Energia berriztagarriak bultzatzeko bide bakarra zergak murriztea eta laguntzak handiagotzea direla adierazten du, eta petrolio, gas eta energia nuklearraren sektoreak mozkinen parte bat berriztagarrietara bideratzea proposatzen du. Aldi berean, ordea, energia nuklearrak karbono dioxidorik ez duela igortzen eta energia-iturri ez poluitzailea dela azpimarratu dute. Zentralak itxiz gero, Europak karbono dioxido isurketak nekez murriztuko dituela ere bota dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia