Emakumeen ugalmenaren inguruan

1991/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

British Medical Journal eta Lancet izeneko aldizkari britainiarrek, emakumeen ugalkortasunaren eta adinaren arteko erlazioaren berri eman dute.
em>

British Medical Journal

eta Lancet izeneko aldizkari britainiarrek, emakumeen ugalkortasunaren eta adinaren arteko erlazioaren berri eman dute. Lehenengo aldizkariak azaltzen duenez, emakume holandarren adin kritikoa 31 urtekoa omen da.

Bigarren aldizkariak dioenez, obozitoak omen dira emakumearen ugalmen-jaitsieran erantzukizun handiena dutenak, nahiz eta gorputzak haurdunaldi-baldintzak ongi jasan.

Adinak aurrera egin ahala, ugalmenak beherantz egiten duela gauza ezaguna da. Gainera, gaur egungo gizartean emakumeak haurdun gero eta beranduago geratzen direnez, gai honek garrantzi berezia du.

Horiek horrela, inoiz haurrik izan ez zuten emakumeen artean ikerketa bat burutu zen. 751 emakume artifizialki ernaldu ziren eta hauetatik 555 haurdun geratu ziren eta 461 emakumek osasun oneko haurrak izan zituzten. Azterketa honetatik, 31 urtetik aurrera ugalmena jaisten hasten dela ondorioztatu zen.

Gainera osasun oneko haurra edukitzeko probabilitatea urteko % 3,5 txikiagotzen da 31 urtetik aurrera.