Emakumeen ugal-sistemaren bilakaeraren mapa sortu dute, ehunen milaka irudi eta gene-espresio analizatuta. Horren bidez, agerian jarri dute, adinean aurrera joan ahala, bilakaera ez dela uniformea, eta menopausian gertatzen diren aldaketetan diferentzia handiak daudela organo batzuetatik besteetara.
Bartzelonako Superkonputazio Zentroan egin dute ikerketa, adimen artifiziala eta MareNostrum 5 superordenagailuaren ahalmena erabiliz. Zehazki, 20-70 urteko emakumeren laginen milaka generen espresioa aztertu dute, zazpi organotan: umetokia, obarioak, bagina, umetoki-lepoa, bularrak eta Falopioren tronpak.
«ikusi dute obarioek eta baginak bilakaera lineala dutela adinarekin: aldiz, umetokiak askoz ere aldaketa askoz ere bortitzagoa izaten du»
Hala, ikusi dute obarioek eta baginak bilakaera lineala dutela adinarekin: aldiz, umetokiak askoz ere aldaketa askoz ere bortitzagoa izaten du. Diferentziak, gainera, ez dira bakarrik organoen artean; organo berean ere, ehunen arabera, aldeak daude: umetokiko muskuluen mukosan, esaterako, bereziki nabarmenak dira menopausiari lotutako aldaketak.
Ikertzaileen esanean, orain arte uste zuten obarioen funtzioaren amaitzeak ekartzen zuela menopausia. orain, ordea, frogatu dute hori aldaketa-puntu bat dela, zeinak ugal-aparatuaren berrantolaketa abiarazten duen, maila genetikoan eta molekularrean.
Bioadierazleak
Hain zuzen, ikerketan baieztatu dute odolean detekta daitezkeela adinari lotutako adierazle molekularrak. Bioadierazle horiek baliagarriak ugal-organoak monitorizatzeko, modu ez-inbaditzailean. Horrek zenbait osasun-arazo aurreikusteko aukera emango luke, adibidez, zoru pelbikoaren prolapsoa, biopsiarik egin beharrik gabe.
Ikertzaileen iritziz mapak ekarpen baliotsua egiten du, bereziki, kontuan hartuta ze hutsune dagoen emakueen gaineko ikerketan eta zenbat luzatu den bizi-itxaropena.



