}

Elhuyar Oinarrizko Hiztegia, bigarren argitalpena kalean

2008/02/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin sailaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Elhuyar Oinarrizko Hiztegia -ren bigarren argitalpena kalean dago jada, eta Elhuyar Hiztegia -ren on line bertsioa ere kontsultagai. Hala, Elhuyar Fundazioak euskara-gaztelania/castellano-vasco familiako hiztegi guztiak eguneratuta eta formatu guztietan jarri ditu eskuragarri, erabiltzaile ororen beharrak kontuan hartuz.
Elhuyar Oinarrizko Hiztegia , bigarren argitalpena kalean
2008/02/01 | Lopez Viña, Rakel | Marketin Saila/Elhuyar Fundazioa
(Argazkia: -)

Elhuyar Oinarrizko Hiztegiak 36.000 sarrera, 48.000 adiera eta 3.500 adibide jasotzen ditu, eta Elkar argitaletxeak eta Elhuyar Fundazioak elkarlanean argitaratu dute. Oinarrizko Hiztegia euskara-gaztelania/castellano-vasco gamakoen txikiena da, eta poltsikoko hiztegi gisa sailka daiteke.

Bestalde, Elhuyar Hiztegiaren --familia honetako hiztegi handiena-- on line bertsioa ere kontsultagai dago jada www.elhuyar.org/hiztegia web helbidean. Hala, Elhuyar Fundazioak euskara-gaztelania/castellano-vasco gamako hiztegi guztiak eguneratuta aurkeztu ditu: pasa den ekainean Elhuyar Hiztegi Txikia -ren hirugarren argitalpena kaleratu zuen, eta 2006ko azaroan Elhuyar Hiztegia -ren hirugarrena, azken hori liburu-formatuan eta CD-ROM formatuan. Elhuyar Fundazioak, azken argitalpen hauekin, erabiltzaileen beharrak hartu ditu kontuan, eta horietara egokitu nahi izan du.

Elhuyar Fundazioa eta hiztegigintza

Elhuyar Fundazioaren helburuetako bat euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, tresna eta zerbitzuak sortzea eta eskaintzea da. Helburu horri tinko eutsiz, urteak daramatza hiztegigintzan lan egiten eta hiztegi-sorta geroz eta handiagoa osatzen. Elhuyar Fundazioak plazaratzen dituen hiztegi guztien koherentziari eustearren, datu-base bat sortu zuen duela urte batzuk. Argitaratzen diren hiztegi guztiek datu-base bera dute oinarri. Elhuyar Fundazioak hiztegi elebakarrak, elebidunak eta teknikoak argitaratu ditu orain arte; besteak beste, Elhuyar dictionary/hiztegia, Dictionnaire Elhuyar hiztegia, Euskal Hiztegi Modernoa, Ikaslearen Hiztegia, Elhuyar Sinonimoen Kutxa, Energiaren Hiztegi Entziklopedikoa ..., zenbait formatutan (liburua, CD-ROMa eta Internet).

Lopez Viña, Rakel
2
239
2008
2
046
Elhuyarren berriak; Bibliografia
Elhuyarren berriak
61

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia