}

Elefanteen komunikazioan uhin sismikoak ere bai

2004/06/09 Elhuyar Zientzia

Jakina da elefanteak komunikazio-sistema konplexua duela, baina nork esan behar zuen lurrikarek hedatzeko erabiltzen duten uhin-mota bera ere erabiltzen duela?

Jakina da elefanteak komunikazio-sistema konplexua duela, baina nork esan behar zuen lurrikarek hedatzeko erabiltzen duten uhin-mota bera ere erabiltzen duela? Bada, hiru elefante afrikarri egindako azterketak erakusten omen du elefanteak sortutako soinuak airean zehar ez ezik, lurrean zehar ere hedatzen direla Rayleigh uhin eran.

Batetik, elefanteek ateratako soinuak jaso zituzten mikrofonoak erabilita; eta, bestetik, 175 metroko geofono-lerro bat jarri zuten soinu haiek lurrean sortzen zituzten uhinak antzemateko. Dirudienez, elefanteek sortutako uhinak 2,2 km hedatzen dira lurrean; airean zehar, aldiz, kilometro batera edo, gehienez, bira iristen da mezua.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia