Dortoken sexu fosildua

2012/07/02 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Messel aztarnategian aurkitu diren bederatzi dortoka pareetako bat Arg. Senckenberg Gesellschaft
Alemaniako Messel aztarnategian aurkitutako bederatzi dortoka pare kopulatzen ari zirela hil ziren. Hala ondorioztatu dute Tübingengo Unibertsitateko ikertzaileek, aintzira bat izandakoaren sedimentuetan aurkitutako 47 milioi urteko fosil horiek aztertuta. Biology Letters aldizkarian argitaratu dutenez, ar batek eta eme batek osatutako pareak dira denak, eta kasu batzuetan buztanak lerrokatuta dituzte. Dortoka urtarrak, uretan kopulatze dutenean, hondoratu egiten dira pixkanaka. Hori ez da arazo bat izaten normalean, baina, kasu honetan, ikertzaileen hipotesia da aintziraren hondoko urak oxigeno gabeak eta toxikoak zirela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia