Elhuyar zientziaren komunikazioa

Digital-en zuzentzaile gramatikala

1989/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Digital Equipment Corporation-ek kaleratua du jadanik VAX Grammar Cheker, ordenadore bidez lagunduriko zuzenketarako kaleratu den lehenengo softwarea. Ingelesez idatzitako testuak zuzentzeko balio du.

Diotenez, dokumentu bat edo testu bat zuzentzerakoan, esaldien egitura sintaktikoa analizatu eta esaldia osatzen duten hitzen funtzio eta erlazio gramatikalak identifikatzeko gai omen da. Beraz, hau ez da aurrez gordetako hiztegi batekiko konparazio hutsean geratzen.

Ordenadorea itzulpen automatikorako tresna lagungarria izan daitekeela eta, ugari dira azken urte hauetan arlo horretan egiten ari diren ahaleginak: lengoaia naturalaren azterketa, zuzentzaile ortografikoak, etab.

Orain arte lortu diren emaitzak nahikoa eskasak izan badira ere (programa gehienak hitzez hitz itzultzen saiatzen ziren, kasu askotan oso esaldi bitxiak lortuz), lehen urrats bezala kontsideratu behar dira eta ondorengo saiakuntza edo ikerketa hauen oinarritzat hartu.

Badirudi programa berri hau zuzentzaile ortografikotik aurrera doala eta sintaxi- edo puntuazio-erroreak, maiuskulen erabilera desegokia eta akats ortografikoak detektatu eta zuzentzen dituela.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia