}

Diamantea lortu nahian

1992/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

C60-ren molekulak edo oro har fuelerenoen (C60, C70, C76, ...) molekulak sintetizatzeko aurkitutako metodoaz geroztik izugarrizko ikerketa-lasterketan ari dira ikerlariak.

Argentinako Bariloche-ko zentru atomikoko ikerlari batek (Frantzian dagoen oso tenperatura baxurako ikerketa-zentruan lan egiten du) Montpellier-ko unibertsitateko ikerlari batzuekin batera, goi-presioan fuelerenoen kondukzio elektrikoaren propietateak aztertu ditu.

Antza denez, C60, C70 eta C60I4 substantziek, zenbait fasetan, kondukzio txikiagoko egoera omen dute. Hau dela eta, zenbait saiakuntza egin da kondukzio txikiagoko fase hauek egonkortu nahian. Azkenik, konpresio-baldintza ez-isotopoetan, C60ren hauts beltza 150 kbar baino presio handiagora konprimatzen bada, automatikoki pastila distiratsu eta garden bihurtzen da.

Grenoble-ko kristalografi laborategian burututako kristalografi analisiak kristal anitzeko diamantea dela frogatu du.

Ingurugiro-tenperaturan diamantea lortzen den lehen aldia izan da hau. Orain arte erabilitako metodoek tenperatura altuak behar zituzten. Fuelerenotik diamanterako aldaketak industri aplikazioen eremuan eragin handia izan dezake.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia