}

Diabetikoentzako entzima

1994/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bretainiako Morlaix herrian EPA laborategietako biologoek, diabetikoen odoleko azukre tasa eta kolesterol kaltegarriaren tasa jaisten duen entzima aurkitu dute. Landon eta Adeline doktoreak hamar urte igaro dituzte sistema fisiko bat prestatzen. Helburua, zekale, soia edo garian azido pikoliniko eta kromozko konplexu organikoa sortzea zen.

Intsulina, pankreasak jariatzen duen hormona naturala da eta aipatu berri dugun konplexuak organismoa aktibatu egiten du glukosa erabil dezan eta muskuluetako zeluletara zein zelula adiposoetara errazago sar dadin.

Egin diren ikerketa klinikoen arabera, intsulina hartu behar duten gaixoengan egoerak okerrera egitea galarazi egiten du, eta EPA laborategietakoek argitu dutenez, orain arte erabiltzen ziren kromozko gatzak baino hiruzpalau aldiz eraginkorragoa bada, jatorriz organikoa delako da.

Beste abantaila bat ere badu tratamendu berri honek. Konplexu organikoa ahotik hartuko da, eta ez da injekzio beharrik izango.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia