Elhuyar zientziaren komunikazioa

Delta automobil berria

1986/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

td class="art-testua" valign="top">

Lancia italiar automobil-etxeak bere Delta modelo berriak plazaratu ditu. Hauen artean, lau gurpilak eragileak dituen bertsio bat dago. Honelako trakzioa duten beste etxeetako ereduekin konparatuz, teknologi diferentzia handia dago. Torsen motako atzeko diferentzial bat darabilen lehenengo serie-automobila da.

Torsen izena, ingelesezko Torque sensitive esaldiaren laburpenetik datorkio. Grissmann izeneko injineru batek diseinatu zuen diferentzial-mota hau. Honekin EEBBtako Air Force delakoak B52 bonbarderoak garraiatzeko traktore ardatzaniztunen transmisioari buruz antolatutako lehiaketa bat irabazi zuen.

Orain arte, lasterketa-automobilak bakarrik erabili izan dute diferentzial hau. Niki Laudak eta Alain Prostek beren McLarenetan eraman zuten esaterako.

Torsen sistemaren abantaila nagusia, hau da: kurbetan potentzia hartzen duen gurpil bakoitzaren abiadura egokitzea.

Ohizko koroa eta piñoi batez osatua badago ere, bi planetariorekin konbinatuta daude. Planetarioak gurpil bakoitzari konektatutako bi torlojo amaigabez osatuta daude. Era berean planetario bakoitzari engranatuta, sei satelite daude binaka hortz zuzenez engranaturik.

Bide zuzenean, planetario, satelite eta eusten dien karterrak batera biratzen dute. Honela, sateliteak geldirik daude. Kurbetan, sateliteak errodatzen hasten dira kanpoaldeko gurpilaren planetarioa azeleratuz eta barnekoarena dezeleratuz. Lurrarekiko itsaspenik ezaz gurpil bat azeleratzen hasten bada, sateliteak ez dira gai dagokion planetarioa azeleratzeko.

Laburtuz, Torsen diferentzialak gurpil deskargatuenaren irristatzea eragozten du, blokaiaren aurkako diferentzial moduan jokatuz.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia