COVID-19aren txertoa elkarrekin garatzeko adierazpena, OMEren babesarekin

2020/04/14 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) koordinatuta, hainbat zientzialari, mediku, finantzatzaile eta ekoizle nazioarteko lankidetza-ekimen baten esparruan bildu dira, COVID-19aren aurkako txerto baten garapena bizkortzen laguntzeko. 

Argitaratu duten adierazpenean, ohartarazi dute pandemia kontrolatzeko funtsezkoa dela erabilera orokorrerako txerto bat lortzea. Garatzeko denbora asko behar dela jakinda, konpromisoa hartzen dute elkarrekin lan egiteko, ahalik eta gehien murrizteko denbora hori, beti ere, populazio-talde ahulenen mesedetan. 

Diotenez, elkarlanari eta informazio-trukeari esker, bikoizketak eta indarrak alferrik galtzea saihestu liteke. Horrenbestez, hitz hauekin amaitu dute adierazpena: “gogor lan egingo dugu aukerak areagotzeko txerto seguru eta eraginkor bat edo gehiago  laster guztion eskura egon daitezen”.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia