}

Bularreko protesiak ez dira kaltegarriak

2000/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bularretan zenbait emakumeri ipintzen zaizkien silikonazko protesiek ez dute kalterik eragiten, fisiologiari dagokionez behintzat. Hori da mundu osoan jende ugari aztertuta Estatu Batuetako ikertzaileek atera duten ondorioa. Ikerlanaren emaitzak "New England Journal of Medicine" egunkarian argitaratu dituzte. Kausa eta efektuzko harremanik ez dute aurkitu, hau da, bularreko protesien (silikonazkoen edo bestelakoen) eta ehun konjuntiboko gaitzen artean (lupus, erreuma-poliartritis, esklerosi eta abarren artean) ez dago loturarik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia