}

Boro nitruroaren ezaugarriak eskala nanometrikoan

2007/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Boro nitruroaren ezaugarriak eskala nanometrikoan
2007/05/01 | Elhuyar
Boro nitrurozko nanohodiak.
CSIC-EHU

EHUko Materialen Fisikako taldeak, Materialen Fisikako Zentro Mistoko taldeak eta Espektroskopia Mekanikoko Europako Zentroak (ETSF) lehen aldiz ikertu dituzte boro nitruroak eskala nanometrikoan dituen propietate guztiak.

Boro nitruroaren propietateak ongi ezagutu eta kontrolatzeak konposatu horretan oinarritutako material berriak diseinatzeko aukera emango du. Boro nitruroa konposatu bitarra da, eta boroa eta nitrogenoa proportzio berean ditu; erreaktoreen estalduretan eta material isolatzaileetan erabiltzen da. Nanoeskalan, propietate mekaniko eta elektroniko bikainak ditu: erresistentzia handia du, eta argi urdina igor dezake. Horri esker, DVDen, antenen, laserren eta bestelako gailu optometrikoen memoria-edukiera handitu daiteke. Gainera, egitura makroskopikoak osatzen ditu, van der Waals motako elkarrekintza ahulen bitartez.

Zehazki, EHUko taldeak honako hau frogatu du: batetik, van der Waals gisako elkarrekintza ahulek boro nitruroaren nanoegituretan eragiten dutela; bestetik, boro nitruroak argi urdina eta hurbileko ultramorea xurgatu eta igortzeko propietateak dituela. Emaitza horiek garrantzitsuak dira karbonoaren zenbait egiturak, (esaterako nanohodiek) nanoelektronikaren, fotonikaren eta biomedikuntzaren zenbait erabileratan (sentsoreak, etiketa biologikoak, eta abar) dituzten propietateak ulertzeko. Alor horiek guztiek gaurkotasun handia dute mundu osoan, eta aurrerakuntza handiak espero dira epe motzera eta ertainera.

1
231
2007
5
024
Fisika; Nanoteknologia
Berriak labur
13

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia