}

Bikuina hedatze bidetan

1987/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bikuina, lamaren urrutiko lehengusu txiki bat da eta duela urte batzuk indioen eta larru-trafikatzaileen gehiegizko ehizaren ondorioz desagertze bidean zegoen. Duela hamasei urte 8.000 bikuina besterik ez ziren gelditzen. Peruko gobernuak ehizaren debeku zorrotz bat zabaldu zuen herri guztian.

Paraleloki, World Wildlife Fund delakoak animalia kontserbatzeko operazio bat martxan jarri zuen. Helburu nagusia, indioen zenbait ohitura aldaraztea izan zen. Inken tradizioari jarraituz, indioek bikuinak hil egiten zituzten, hauei ilea moztearekin bakarrik konformatu ordez.

Operazioa oso arrakastatsua izan da eta egun 120.000 bikuina daudela uste da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia