Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bide zaharrarekin berria egin

1987/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Galtzada zaharraren materialak erabiliz galtzada berria egitea da makina berri baten lana. Galtzaden konponketarako lantegi ibiltari hau, bi unitatez osatuta dago: ARC 600 izenekoaz (lanaren zatirik handiena egiten du) eta ARC Dosage-az (materialak nahasi eta zabaldu egiten ditu). Azken honek ponpa bolumetriko bat du, zeinak ura, gehigarriak eta galtzada zaharreko materialak nahasten bait ditu. Ura eta gehigarri berrien proportzioa %4-6 ingurukoa bakarrik da.

ARC 600-ak galtzada zaharrari eraso egiten dio eta wolframio karburozko hortzak dituen fresa baten bidez galtzada 33 cm-raino altxatu egiten du. Ondoren, puskatutako material hau altzairuzko barra batzuen artean pasatzen da gehiago xehetzearren. Galtzada zaharraren hondarrak eta gehigarriak oregailu batean nahasten dira ondoren.

Materiala galtzada zaharraren oinarriaren gainean zabaltzen da eta xafla baten bidez zapaltzen. Galtzada zaharraren oinarrien mailari ondo doitzeko, sistema hidrauliko bat erabiltzen da.

Ondoren ohizko prozeduren bidez (hots, ohizko tresneria erabiliz) errodatzeko geruza zabaldu behar da, horrela bidea erabat osatua egon dadin.

Prozedura honen bidez %30-50 merkeagotzen da galtzadaren berrikuntza.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia