}

Biberoak eta mikrouhinak

1993/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Janariak ohizko suaren gainean ala mikrouhinezko labean berotzea ez da berdin. Mikrouhinetako labean janari-molekulak elkar marruskatuz berotzen dira, eta 150 °C-ko tenperatura maximoak lor daitezke.

Umeentzako biberoiko esneak bost karbonoko L-prolina izeneko funtsezko aminoazidoa du eta tenperatura horretan deshidroprolina ematen du. Era berean, deshidroprolinari ura erantsita G-glutamato erdialdehidoa lortzen da eta ezaguna da glutamatoak neurotoxikoak direla.

Merezi du tesi hau egiaztatzeak eta bitartean biberoiak ohi bezala ur-bainuan berotzeak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia