}

Beruna detektatzeko biosentsorea

2001/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Illinois Unibertsitateko ikerlariek beruna in situ eta denbora errealean detektatzeko gai den sistema prestatu dute. Horretarako ADN zatiak erabili dituzte, merkea delako, egonkorra delako eta zuntz optiko eta txipetan oinarritutako teknologiara oso ongi egokitzen delako.

Berunaren presentziari erantzuten dion ADN sekuentzia bereizi dute: helize bakarreko ADN berezia eta berunaren ioiak bakarrik harrapatzen dituena. Ondoren, markatzaile fluoreszenteak erabilita, teknikaren sentsibilitatea areagotu dute. Berunarentzat bezala beste elementu kimiko pozoitsuentzako biosentsoreak prestatzea posible izango da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia