}

Berea ezin berreskuratu

1987/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zuen arteko batzuen batzuk bederen Londreseko Regent's Park (zeinaren mutur batean Londreseko zooa bait dago) ezaguna izango duzue. Garai batean katagorri arruntak ohizkoak ziren parkean, baina gizakiaren presioaren eraginez desagertu egin ziren. 1984.ean bertan katagorri arrunta birsartzeko saio bat egin zen eta honek huts egin du. Parkean irauten dute, baina ez dira ugaltzen. Katagorri grisen interferentzia sexuala da horren arrazoia.

Zoologoek Fife eskualdean 10 katagorri arrunt gazte harrapatu zituzten eta Londreseko zooan jendaurrean egoten ohitu ondoren, parkean askatu ziren. Lehenengo hogei hilabeteetan automobilek 6 hil zituzten eta katu batek beste bat. Gelditzen diren hiruen egoera ez da ezagutzen, eta azterteketa bukatutzat jo da. Misterioa zera da: katagorri arruntak hil baino lehen zergatik ez dira ugaldu?. Erantzuna, katagorri grisen konpetentzian egon liteke. Antza denez, katagorri gris arrek katagorri arrunt arrak ordezkatzen dituzte katagorri arrunt emeak estaltzerakoan.

Gertakizun honek, bertako espezieak birsartzea zein zaila gerta daitekeen erakusten du. Joan den mendean katagorri arruntak Britainiako katagorri-espezie bakarra zen eta ugaria zen alderdi guztietan. Baina 1876 eta 1929 bitartean jendeak iparrameriketatik ekarritako katagorri grisak askatzen ibili zen. Katagorri handiago hauek katagorri arrunta ordezkatu dute, zenbait konifera-baso urrunetan izan ezik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia