}

Bele ezkerra ala eskuina, lanaren arabera

2004/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bele gehienek mokoaren eskuineko aldearekin egiten dituzte tresnak, baina tresna horiek erabiltzeko garaian alde bat zein bestea erabil dezakete, eta bele bakoitzak bere joera dauka.
S. Wolny

Ikertzaileen esanean, alde bat edo bestea aukeratzeak zerikusia dauka garunaren erabilerarekin, eta uste baino prozesu konplexuagoa izan daiteke. Hasiera batean uste zuten tresnak egiteko eskuina zen belea erabiltzeko garaian ere eskuina zela, baina orain ikusi dute ez daukala zertan hala izan. Tresnak egiteko eta erabiltzeko muskulu desberdinak erabiltzen direnez, aktibatzen diren garunaren atalak ere desberdinak dira, eta horren arabera omen daude bele eskuinak eta ezkerrak.

Ikerketa Kaledonia Berriko beleekin egin dute. Izan ere, bele horiek ( Corvus moneduloides ) oso trebeak dira kako-itxurako tresnak egiten, eta are eta trebeagoak kako horiek intsektuak zuloetatik ateratzeko erabiltzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia