Elhuyar zientziaren komunikazioa

Begitxindorrak

1988/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nork ez du egunen batean betazalean grano gorri bat duela azaldu zaion senide, lagun, auzoko edo lankideren bat? Begitxindorra molestoa eta nekosoa da, eta beste kasu batzutan ez bezala prebentzioa posible da.

Nork ez du egunen batean betazalean grano gorri bat duela azaldu zaion senide, lagun, auzoko edo lankideren bat?. Gure gaurko gaia ez da hil ala bizikoa, noski, baina bere txikitasunean begitxindorra molestoa eta nekosoa da, eta beste kasu batzutan ez bezala prebentzioa posible da.

Espezialistek bi motatako begitxindorrak bereizen dituzte: kanpokoa bata eta barrukoa bestea. Kanpokoa da arruntena, jende guztiak ezagutzen duena. Bere

arrazoia

Zeis-en guruinen inflamazio edo hantura bat da, eta horregatik guruin horien jarioa betiletan zehar kanpora botatzen da. Baina beste mota bateko begitxindorrak ere badira; barnekoak, Meibomio-ren guruinetan sortzen direnak. Bai kanpoko eta bai barneko begitxindorrak, hantura-prozesu bat bezala hasten dira: ingurua gorritu egiten da, hazkurea sentitzen; gero eta handiago eginez doa bikorra.

Arrazoiak asko dira, eta arazo honen inguruan datuen topiko edo uste faltsuak ere bai. Batzuen ustez, begitxindorrak umeen gauza dira, eta hori ez da egia, umeetan pertsona helduetan baino gehiagotan sortzen diren arren. Zergatik haurtzaroan maizago agertu? Umeek beren begiak gehaigotan ukitzen dituztelako (eta ez beti esku garbiekin), eta bestalde, giro kutsatu edo kontaminatuen aurkako erresistentzia txikiagoa dutelako. Higieneak garrantzi handia du, eta alor honetan umeak ez dira arretaz ibiltzen.

Baina badira bestelako arrazoiak ere: konjuntibitis kronikoak, ikusmenaren graduazio okerra, edota betaurrekorik ez eramatea adibidez. Pertsona batek behar bezalako antiojurik ez darabilenean; burutu behar duen esfortzuak nolabait esateko betazalen defentsak ahuldu egiten ditu eta begitxindorrak jasateko arriskua handiagoa izaten da. Gauza bera gertatzen da pertsona bat, ordu luzez, argi desegoki batekin lanean edo irakurtzen aritzen denean.

Azkenik, beste kasu batzuetan, begitxindorrak gorputzeko arazo orokor batzuei lotuta daude: zoldurei (defentsak txikiagotzen dira) eta eritasunakin batzuei, diabeteari kasu.

Begitxindorrak prebeni daitezke, baina prebentzio hau oso orokorra da. Lehen-lehenik ikusmena (eta begiaren inguruko egitura eta sistema guztiak) aztertu: ea ikusmena egokia den, betaurrekorik behar duen, edota bestelako arazo kronikorik pertsona horrek ba ote duen. Prebentzioko bigarren neurria, eta zalantzarik ez, neurririk erraz eta eraginkorrena higiene egokia da. Zikintasuna eta begitxindorrak adiskide minak dira: normalean higienerik ezak inflamazioa du bere ondorio logiko eta ezinbestekoa. Garbitasun-neurriak umeetan bete behar dira bereziki, ohitura egokiak eta osasuntsuak txiki-txikitatik bultzatuz.

Baina, dena den, eman dezagun begitxindorra sortu dela eta begian agertu zaigula jadanik: hazkura ditxoso hori nabari dugu, eta molestia arin batzuk, baina betazala ez dago oraindik oso handitua eta ezta gorriegia ere. Oraindik sortzen ari den begitxindorra dugu eta lehen fase honetan hotzak prozesua gerarazi egingo du, eta inflamazioak ez du aurrera egingo: giltza hotz bat, edo zapi batean bildutako izotz-zati bat eragin handikoak izan daitezke lehen hamar-hamabi orduetan.

Hala ere prozesuak aurrera egin baldin badu, eta zorne-apur bat ere ageri baldin bada hotzak ez du ezertarako balio, eta erabat alderantzizko erremedioa erabili beharko da: beroa, zirkulazioa bizkortu eta inflamazioa hel dadin. Bikorra gorriago agertuko da, handiagoa, baina inflamazioa lehenago amaituko da.

Zenbait kasutan beharrezkoa izan daiteke betilea kentzea, horrela likidoaren kanporatzea erraztu eta begitxindorra desagerterazteko. Espezialistarengana joan beharra ere gerta daiteke: honek begitxindorra harraskatu eginto du eta beharrezkoa balitz erabat erauzi ere bai. Baina hori gutxitan gertatzen da, eta oro har begitxindorra molestiatxo bat besterik ez da izango; egun batzuen buruan desagertuko den molestia txikia.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia