}

Beethovenen ileak

1996/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

1994ko enkante batean bi musikazaleek Beethovenen ile batzuk erosi ondoren, ikertzaileen esku utzi zituzten, maisuak bere gaitzak sendatzeko zein erremedio erabili zituen jakin asmoz. Analisiak egin ondoren jakin ahal izan denez, beruna eta merkurioa hartzeagatik geratu omen zen gor.

1994. urteko enkante batean, bi musikazalek Beethoven-en ile batzuk erosi zituzten; maisua hil zenean izan ere, zenbaitek ileak gordetzeko burutik kendu egin baitzizkion. Aipatutako musikazaleek ordea, ileak ikertzaileen esku utzi zituzten, maisuak bere gaitzak sendatzeko zein erremedio erabili zituen jakingo zelakoan.

Analisiak egin ondoren jakin ahal izan denez, beruna edo merkurioa hartzeagatik geratu bide zen gor. Merkurioa, hain zuzen, sifilia sendatzeko hartzen zuten eta batzuetan pentsatu izan da Beethovenek gaitz hori zuela. Nolanahi ere, morfinarik ez zuen hartzen minak arintzeko eta buruan zorririk ere ez zuen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia