}

Basamortua berdatzen

1998/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Manipulazio genetikoak landareen iraunkortasuna areagotu dezake lur elkorretan, ikertzaile japoniar batzuen ustez.

Lur elkorretan landareen iraunkortasuna arazo larria da.

Osakako Unibertsitatean ingurune lehor eta eguzkitsuetan landareek duten jokabidea ikertzen ari dira, eta giza gorputzeko bakteria batzuek produzitzen duten entzima bat isolatu dute landareen bizia luzatzeko. Entzima honek landareetako oxidoak neutralizatzen dituzte eta zelulak hiltzen dituen efektu bat murrizten du: eguzkipean landareek estomak ixten dituzte barneko ura ez lurruntzeko eta fotosintesia gutxitu egiten da, hostoetatik karbono dioxido gutxiago sartzen delako.

Ondorioz, fotosintesia egiteko erabiliko zatekeen energia oxigeno aktiboa sortzeko erabiltzen da eta zelulak hil egiten dira. Beraz, landareetako oxidoak neutralizatuz gero horien iraupena asko luza daiteke lur elkorretan. Ikertzaileak basamortuetan genetikoki manipulatutako tabakoa ereiteko asmoa dute etorkizunean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia