Barreak giza harremanetan dituen funtzioak agerikoak badira ere, zientzialariek ez dute ondo ezagutzen garunean zer eremu hartzen duen. Garuna elektrikoki estimulatuz jakin dute barreari lotutako bi zirkuitu independiente eta bereizi daudela, bat barre konbertsazionala lotuta eta bestea kontrolik gabe eta modu espontaneoan pizten den barreari lotuta.
Barre espontaneoa sortzen duten zirkuituak kontrol motorra eta erregulazio emozionalarekin lotutako eremuetan sortzen dira. Ondorioz, barre-mota honek aldartea hobetzen du eta poza eta euforia-sentsazioak sortzen ditu. Barre konbertsazionalaren zirkuitu neuronalak, ordea, hizkuntzarekin lotutako garuneko eremuan sortzen dira, eta ez dute halako poz-sentsaziorik eragiten.
Ikertzaileek uste dute barre espontaneoa eboluzioan askoz ere lehenago sortu zela. Barre konbertsazionala hizkuntzarekin batera sortutakoa izan liteke, negozioazio sozialarekin oso lotuta. Oraindik argitzeke dago, ordea, zer zirkuitu jarraitzen dituen barre urduriak.
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute
Biokimikan doktorea. Elhuyar Zientziako erredaktorea.



