}

Baratzak aspiratuz

1989/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Californiako marrubizainek aspiradore erraldoiak erabiltzen dituzte beren baratzak intsektu kaltegarriengandik babesteko.

Sistema honi esker intsektizida gutxiago erabili behar dute eta gainera ez dituzte intsektu onuragarriak kaltetzen.

Lygus tximitxa ( lygus hesperus ) marrubiondoen goi-hostotan bizi da. Beherago thripidae familiako intsektuak bizi dira. Bi intsektu haueklandareentzat kaltegarriak dira. Zatirik baxuenean akaro bat ( Tetranichus urticae ) bizi da eta nahiz eta bakoitza puntu baten tamainakoa izan, kolonia batek landare osoa honda dezake. Gainera, akaro hauetaz elikatzen diren harrapatzaileak oso sentikorrak dira intsektizidekiko. Beraz, marrubi-soroa tximitxak eta Thripidae familikoak kontrolatzeko adina intsektizidaz fumigatzen bada, akaroen harrapatzaileak ere hil egingo dira eta soroa akaroen esku geldi daiteke.

Baina aspiradore baten bidez tximitxak eta Thripidae familikoen gehienak ezabatzen badira, akaroen harrapatzaileak hor geldituko dira beren lana egiteko.

Intsektuak traktore bati konektatutako aspiradore batek zurgatzen ditu eta aldi berean kolpeak hil egiten ditu. Hildako intsektuen gorpuak sorora botatzen dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia