}

Bananondoaren genetika

1996/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Oso ikertzaile gutxi arduratu izan da bananondoaren genetikaz, nahiz eta garapen bidean diren herrialdeetako funtsezko elikagaia izan. Europako zientzilari-talde bat ordea, horretan hasi da lanean eta mapa genetiko partzial bati esker, irizpide fisiologiko eta agronomikoetatik aparte sailkapena egin daiteke.

Bananondoa makatza denean, material genetiko diploidea du (kromosoma-kopurua bikoitza). Landutako bananondoek ordea, denboran zehar beste kromosoma batzuk gehitu dituzte. Ezaugarri honek fruituari zapore hobea ematen dio, baina antzu bihurtzen da. Horregatik ikerketaren helburuetako bat landutako bananondoen arbaso diploideak aurkitzea eta hortik abiatuta, hobekuntza genetikoari ekitea izango da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia