}

B hepatitisaren aurkako txertaketa euskal komunitateko eskoletan

1993/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ezaguna denez, eritasun honek gibelari erasaten dio eta gehienetan ondo sendatzen bada ere, zenbaitetan gaixotasun kroniko bihurtu daiteke. Odol-kontaktuaren bidez eta sexu-harremanen bidez kutsa daitekeenez, prebentzio-neurriak odola egoki manipulatzea eta preserbagailuak erabiltzea izango da.

Hala ere, bada txerto eraginkor bat, ondoren zehazten den bezala hartzen bada:

  1. dosia: hasieratzat aukeratutako egunean emango da
  2. dosia: lehen dositik hilabetera
  3. dosia: lehen dositik 6 hilabetera

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bultzaturik, Euskal Komunitate Autonomoko Ikastetxeetako 7. mailako ikasle guztientzako B Hepatitisaren aurkako txertaketa-programa bati ekingo zaio 93-94 ikasturtean.

Arriskurik gabeko txertaketa honetaz osasun-pertsonal espezializatua arduratuko da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia