}

Atomoei inoiz egindako argazkirik zehatzena lortu dute

2021/06/14 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

atomoei-inoiz-egindako-argazkirik-zehatzena-lortu-
Arg. Science

2018ko marka hautsita, inoizko bereizmen handieneko argazkia egin diete atomoei Cornell Unibertsitateko ikertzaileek (New York, AEB). Hain zuzen, orain arteko bereizmen onena bikoiztea lortu dute. Pikometroen mailako bereizmena da. Argazkia ikusita, badirudi gaizki fokuratuta dagoela, baina atomoen berezko mugimenduaren ondorioa da.

Ptikografia izeneko teknika erabili dute atomoei argazkia egiteko, non mikroskopio elektronikoko pixel-matrizeko detektagailu bat (EMPAD) erabiltzen den kristala aztertzeko. Aldioro, elektroi-izpia posizio xumeki desberdin batetatik jaurtitzen zaie elektroiei, eta patroi gainjarriak konparatuta, atomoak zehaztasun handiz berreraikitzeko gai izan dira, algoritmo konplexuak erabilita. 2D material bat aztertu dute, material lodiago batean elektroien dispertsioa handiagoa izanik, zaildu egingo bailuke prozesua. Baina ikerketa-taldearen hurrengo helburua 3D materialekin egitea da. Science aldizkarian argitaratu dute lana.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia