}

Atomoei begira

1994/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Basileako Fisika Nuklearreko Institutuko ikerlari-talde batek, nanoteknologiako tresna nagusi den "tunel efektuzko mikroskopioa" hobetu egin du.

Silizioarentzako labaingarri bikaina. Fluorokarbonozko geruzaren gainean hidrokarburozko irlatxoak daude irtenda, labaingarri-lana egitearren.

Mikroskopio berriaren bidez objektu baten gainazalean ipinitako labaingarri-nahastea 5 angstromgo bereizmenaz detektatzen du, hau da, orain arte labaingarriak aztertzeko zegoena baino ehun aldiz bereizmen hobeaz.

Mikroskopioaren bidez nahaste-molekula desberdinez gain gainazalean nola antolaturik dauden ikus daiteke. Molekula desberdinak elkarri zenbateko indarrez itsasten zaizkion ere neur dezake. Ezaugarri hori garrantzitsua izaten da olioak (hau da, hidrokarburoak) edo tefloia bezalako gainazal solidoak (fluorokarbonoak) erabiltzen direnean. Labaingarri onak izan ere, elkar ukitzen duten pieza mekanikoen desplazamendua erraztu egin behar du, baina aldi berean gainazaletara behar bezala itsatsi behar du, higiduran desplaza ez dezaten.

Ernst Muller doktoreak gidatutako taldeak frogatu duenez, siliziozko bi gainazalen arteko marruskadura-arazoak bi konposatuzko labaingarriaz konpon daitezke. Batetik, fluorokarbonozko geruza babestu nahi den gainazalera gogor itsasten da, eta gainean hidrokarburozko irlatxoek egiten dute labaingarri-lana.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia