Zer gertatzen ari da kalea honen amaieran? Ez dira aurorak, argi-zutabeak baizik. Askoz ere gertuago gertatzen den fenomenoa. Ia planetako edozein tokietan gerta daiteke. Eguzkitik zabaltzen dela dirudien argi-zutabe bat da, goi-atmosferako eguzki-argia islatzen duten izotz-kristal lau eta uhinkariek sortua.
Normalean, izotzezko kristal horiek lurrera iritsi aurretik lurruntzen dira. Baina, zero azpiko tenperaturetan, izotzezko kristal horiek lurretik gertu eratu daitezke: kristalezko lainoa esaten zaie. Izotzezko kristal txiki horiek, orduan, Eguzkia ez, baizik eta lurreko argiak islatu ditzakete. Kasu honetan, Mohe hirian atera zuten argazkia, Txinan.
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute
Biokimikan doktorea. Elhuyar Zientziako erredaktorea.



