Erle erreginak hazteko mikroingurune bereziak behar direla argitu dute zientzialariek. Ez omen dira edozein baldintzetan ondo hazten. Kakahuete formako gelaxkak eta baldintza biokimiko jakin batzuk behar dituzte.
Horiek sortzen dituzten erle langile gazteak identifikatu dituzte, orain arte ikertzaileek ezagutzen ez zituztenak, eta erlauntzan funtsezko lana dutela argitu dute, erreginak gelaxka arruntetara pasa dituztenean ez baitira ondo hazi.
Haien gelaxkak eraikitzen dituzten erle langileak ere besteak baino gazteagoak dira eta aktibitate metaboliko desberdina dute. Ikerketak agerian utzi du oraindik asko dagoela argitzeko, erlauntzen arkitektura eta bertan sortzen diren mikroinguruneak ondo ulertu nahi badira.
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute
Biokimikan doktorea. Elhuyar Zientziako erredaktorea.



