Asiaren erdialdeko biztanleak jatorriz kaukasiarrak
2004/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Duela 1.500 eta 3.300 urte bitarteko laginak aztertu dituzte; eta, antza denez, zaharrenek Mediterraneo aldeko aztarnetan aurkitu izan den DNA bezalakoa dute.
Europaren erdialdeko biztanleak jatorriz arraza kaukasiarrekoak zirela ondorioztatzeko, berriz, beste aztarna batzuk ere izan dituzte kontuan; hala nola, Txinaren mendebaldean badirela duela bi mila urteko momia ilehori batzuk, eta bazela hizkuntza europar bat Asiaren erdialdean, dagoeneko desagertuta dagoen arren.
Asiaren eta Europaren arteko pasabide naturala izanik, ohiko migrazio-bidea izan da bi kontinente horien artean, eta, horregatik, ikerketarako leku aproposa da Kazakhstan.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia