Asiaren erdialdeko biztanleak jatorriz kaukasiarrak

Hezurdura batzuetako DNA mitokondriala aztertuta, Kazakhstaneko biztanleak jatorriz arraza kaukasiarrekoak direla ikusi dute.

Duela 1.500 eta 3.300 urte bitarteko laginak aztertu dituzte; eta, antza denez, zaharrenek Mediterraneo aldeko aztarnetan aurkitu izan den DNA bezalakoa dute.

USGS

Europaren erdialdeko biztanleak jatorriz arraza kaukasiarrekoak zirela ondorioztatzeko, berriz, beste aztarna batzuk ere izan dituzte kontuan; hala nola, Txinaren mendebaldean badirela duela bi mila urteko momia ilehori batzuk, eta bazela hizkuntza europar bat Asiaren erdialdean, dagoeneko desagertuta dagoen arren.

Asiaren eta Europaren arteko pasabide naturala izanik, ohiko migrazio-bidea izan da bi kontinente horien artean, eta, horregatik, ikerketarako leku aproposa da Kazakhstan.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Giza zientziak

Aldizkaria

Kolaboratu

Zure lana argitaratzea nahi duzu?

Gai zientifiko bati buruzko artikulu bat baduzu, bidali eta sarean zein aldizkari inprimatuan argitaratu dezakegu.

Bidali