Artritisaren jatorria

Antza denez, artritisak Mundu Berrian izan zuen jatorria eta gero Mundu Zaharrera pasatu zen.

Bruce Rothschild, Kenneth Turner eta Michael Deluca ikerlariek amerikar primitiboen sei eskeleto aztertu dituzte eta artritisaren aztarnak aurkitu dituzte. Eskeleto hauek duela 3.000-5.000 urtekoak dira.

Ikerlari hauek espekulatzen dutenez, artritisak tabakoa, indioilar eta beste berrikuntzekin batera egin zuen bidaia Ameriketatik Europara eta mundu guztira.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna

Aldizkaria

Kolaboratu

Zure lana argitaratzea nahi duzu?

Gai zientifiko bati buruzko artikulu bat baduzu, bidali eta sarean zein aldizkari inprimatuan argitaratu dezakegu.

Bidali