}

Arren hortzak emeentzat erabilgarri

2008/12/16 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Moko-balea arrek bi letagin dituzte ahoaren kanpoaldean. Itxuraz ez dute funtzio jakinik, ez baitiete ezertan laguntzen baleei elikatzeko. Oregon Estatu Unibertsitatean, ordea, moko-baleen hainbat espezie aztertuta, ondorioztatu dute emeentzat baliagarriak direla arren letagin berezi horiek.

Hain zuzen, ondorioztatu dute beren espezieko arrak bereizteko balio dietela hortzek, balea-espezie bakoitzak bere hortz bereizgarriak dituelako. Izan ere, hortzak alde batera utzita, moko-baleen espezie guztiak oso antzekoak dira. Zientzialarien esanean, letaginen bidez bermatzen dute, nonbait, emeek beren espezieko arrekin ugaltzen direla.

Argazkia: Ivan Dominguez/ La Laguna Unibertsitatea

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia