Argi koherentea lortu dute gatzetik

Argi koherentea lortu dute gatzetik
2006/02/01 | Elhuyar

Argi koherentea sortzeko modu berri bat aurkitu dute Estatu Batuetako Livermore laborategian: sukaldeko gatz arrunta talka-uhinekin bonbardatuta lortu dute fisikariek. Argi koherenteak fasean ditu uhin guztiak; horrela, ez da gertatzen uhinen arteko interferentzia negatiborik, eta, interferentzia guztiak positiboak direnez, intentsitate handia du argi horrek. Orain arte, laserra zen ezagutzen zen argi koherente bakarra, baina fisikari horiek frogatu dute beste modu bat, behintzat, badagoela argi-mota hori sortzeko.

Berriak labur
8
1
217
2006
2
017
Fisika

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Fisika

Aldizkaria

Kolaboratu

Zure lana argitaratzea nahi duzu?

Gai zientifiko bati buruzko artikulu bat baduzu, bidali eta sarean zein aldizkari inprimatuan argitaratu dezakegu.

Bidali